Mar
16
2010

Honi buruz

State of the Map urtero egiten den nazioarteko bilkura da, OpenStreetMap-en inguruko garrantzitsuena. Zatoz uztailaren 9tik 11ra Gironara eta parte hartu hitzaldi, tailer eta solasaldietan mundu osoko OpenStreetMap-zaleekin. Proiektuarekin edozelako lotura duzula ere, mapeatzen, programatzen edota ezagutzera ematen, State of the Map zuretzako modukoa da.

2009an SotM-era bertaratuak

2009an SotM-era bertaratuak

State of the Map aukera bikaina da OpenStreetMap-ekiko atxikimendu bera duten beste pertsona batzuk ezagutzeko. Zerbitzarietako kudeatzaileak, editoreen sortzaileak, kartografiaren diseinatzaileak eta mapa editatzen duten bolondres sutsuenak gela berean egongo dira, denak batera.

Aurten hizlari ezagunek hartuko dute parte, tartean proiektuaren sortzaile eta OSM fundazioaren buru den Steve Coast. State of the Map uztailaren 9an, ostirala, hasiko da Erabiltzaile Profesionalentzako Egunarekin – enpresa, erakunde publiko eta GKE-ek OSMren datuen erabilpenari zuzendua. Larunbata eta igandean OpenStreetMap-en komunitateko pertsonaia garrantzitsuenek emango dituzte hitzaldi, tailer eta mahai-inguruak.

¡Izena eman!

Written by ivan in: |

State Of The Map would not be possible without the generous support from our sponsors:

Diamond

Platinum



Gold

Silver

Bronze

Food & Break Sponsors

Workshop Partner

Media Partner

Data Partner

Consider supporting
State Of The Map?
Click here.

Template: TheBuckmaker.com Wordpress Themes | The State of the Map © 2010 | OpenStreetMap Foundation Reg. No. 591276 | team login